LIGHT

LIGHT

1.ZIKIN
2.EZ ZAITU EZERK ALDATUKO
3.LIGHT
4.NAZKA
5.ARGI BELTZAK
6.AMETS GALDUAK
7.EZ DAKIK ERRETZEN
8.HIRU EGUN
9.ZU HOR ZAUDE
10.URKIOLARA JOAN
11.AZKEN ROKEROA
BAT BITTEN "Light"
"Light" es un disco en el que lo que confluye en esencia es el hard y cierto sonido a lo "setentas", con formas cercanas al heavy de los 80, aires sureños e incluso toques "pop" de lo más logrados, formas y maneras que según la canción de que se trate igual nos delatan a unos Itoiz en el recuerdo que a los mismísimos AC/DC. El álbum, registrado en euskera, se materializó en Rockstudios (Bilbo) bajo la supervisión técnica de Karlos Kreator, quien también se encargó de la producción.

ZIKIN

Inoiz ikusi dituk gazteluak aidean?
Nortasun guda honetan eraikitzen ditugunak.
harro sentitzen haiz bai hire izakeraz,
Zertan datoz orduan kontzientzia zikinak?
Argi eduki behar dituk hire helburuak,
bapateko esanak haizeak eramanak.
Inork baino ondo dakik gaur egungo egoeran,
"vasco" izatearekin ez dela nahikoa.
Zikin, Ustel.
Ez dut nahi askatasunik, nortasunik gabeko bideetan.
Ez dut nahi askatasunik, nortasunik gabeko herrian.
Ahaztu ditzak behin betiko aitzakia ustelak,
hire baitan aurkituko duk errudun bakarra.
Noizbait helduko zaik esnatzeko ordua.
Aurrera egin ahala zabaltzen da bidea.

EZ ZAITU EZERK ALDATUKO

Bihotzaren kemenaz landutako bidea.
Sentipenaren legeaz gozatutako bizitza.
Antzinako garaietan erabakitako aukera,
askatasunaren nahia, zure izatearen oinarria.
Maitasunaren beharra, zure pausoen gidaria.
Zorionaren bilakaera, buruan duzun helburu bakarra.
Ahaztuta dituzu betiko gizakiaren legeak.
Zure irudimenaren hegoak, dituzun armarik onenak.
Ez zaitu ezerk aldatuko. Ez zaitu inork hondatuko.
Beste abestiak, maitasun barriak. Ez zaitu ezerk aldatuko.
Gehien gustatzen zaizuna, zure akatsen soinua.
Sekula ez zaituzte ikusi atzera begira.
Orain arteko zortea, zuk zeuk beti sortua.
Ez zaitu ezerk aldatuko, ez zaitu inork hondatuko.

LIGHT

Etxera heldu eta piztu berehala
ilusio faltsuen eskaparatea.
Egiaren merkatariak,
orgasmo birtualen saltzaileak.
Mendebaldearen boterea,
lehenengo munduko faltsukeria.
Irudi hutsezko gizartea,
ilegabeko tximinoaren fobiak.
Light.light. Bizi hire bizitza...light.
Etxera heldu eta ireki berehala
kolesterolaren erreinua.
Gainditu ezinezko tentazioa.
Mila kalorietako pekatua.
Anorexiaren apologiak.
Zibernetikaren poetak.
Asteburuetako iraultzaileak.
Kontsumo basatiaren miseriak.

NAZKA

Nazkaren nazka sortzen zait gorputz barruan
joko honen arauak hain argi ikustean.
Nazkaren nazka gezur guztien aurrean.
Nazkaren nazka mundu nazkante honetan.
Batzuek ahoan dauzkaten irribarre faltsuak
handitu egiten dira ezer ez entzutean.
Nazkaren nazka etorkizun beltzaren aurrean.
Nazkaren nazka zapaltzen gaituztenean.
Nola konpondu arazoa guztiz ustelduta dagoenean?
Non aurkitu itxaropena zer den ere ez dakigunean?
Nazkaren nazka non nagoen ez jakitean.
Nazkaren nazka... nazka sentitzean.
Jendearen bizitza lotuta aurkitzen da
beste txarri batzuen erabakietara.
Nazkaren nazka hondarrak hartzerakoan.
Nazkaren nazka gixajo guztien izenean.

ARGI BELTZAK

Argi beltzak dauzkak arimaren barrenean,
ezinezko ametsak, patuaren zoramenak.
Argi beltzak dauzkak nonbait ezkutuan,
minaren arnasa, ixileko borreroak.
Argi beltzak...gauaren ohiuak.
Argi beltzak...hotsaren begiak.
Denbora joan ahala usteltzen ari zaik indarra,
katuen gorpuak bide bazterretan bezala.
Bukatzera doa komeria honetako azkenengo aktoa.
Azkenengo agurra, ura gorriz margotua.
Hire begi odoltsuen ispilu diren argi beltzak dituk arimaren sakonean.
Ezerk ez dio inoiz lehoraraziko atsekabearen nekeari darion zauriari.
Errendizioa...eta errendizioaren ostean...Garaipena.

AMETS GALDUAK

Gizon iluna ez dago ametsetan ilusiorik gabeko bizitza batean.
Itxaropenen hilerri hotsak zeruan askatzen ditu bere oihuak.
Gizon iluna negarrez doa.
Gizon iluna ez dago ametsetan odola sikatu baitzaio zainetan.
Antzinako nekearen ondorioak, haizeak eramandako ilusioak.
Gizon ilunak ez du besterik.
Amildegiaren ertzean zaurituen negarra entzuten da,
Eta oroitzapen urrunetan, amets galduak...
Amets galduak...
Gizon ilunak bidean utzitako ametsak.
Gizon iluna ez dago ametsetan. Lore ximel bat darama bihotzean.
Ilunabar gorrietan zehar, desengainu latzaren hondarrak.
Gizon iluna hiltzera doa.

EZ DAKIK ERRETZEN

Teilatura begira, ahoa zabalik,
ohearen gainean etzanda, larrituta guztiz.
Begirada galduta milaka dardarekin,
behin da berriz galdetzen diok hire buruari;
Zertarako erretzen duk, erretzen ez badakik?
Sekulako maria Karlosek ekarritakoa,
Amsterdam hiri osoko hoberenetarikoa.
Ilusio handiz hartutako oparia,
hiltzeko zorian jarri hau bapatean.
Zertarako erretzen duk, erretzen ez badakik?
Azkenean ikasiko duk benetan,
porru oso bat larregi dela hiretzat.
Komunean belauniko hagoen bitartean,
galdera berbera duk bueltaka buruan.
Zertarako erretzen duk, erretzen ez badakik?

HIRU EGUN

Hiru egunetan zehar nahiaren sekretuak
egia bihurtu ziren haren laztanen artean.
Gezur gozoetan urratutako uneak.
Ezkutuko jolasetan urtutako izotza.
Hiru egunetan dantzan airean, zoriontasunezko malkoak.
Hiru egunetan aizearen besoetan, patuaren jabeak.
Zeru garbi izartsuan, ilbetearen sutean,
akerbeltzaren udaberriko jentilen erritoetan.
Lamien barreak, ahots lizuneko doinuak.
Han galdu nintzen betiko pekatuaren begietan.

ZU HOR ZAUDE

Gaueko poz faltsuaren doinuaz,
loak harrapatzen nau sarritan.
Herriko teilatu gorrien babesean,
burua makurturik, eskuak poltsikoetan, inongo bidean.
Euri freskoaren laztanetan,
baretzen ditut nire tristurak.
Izotzezko basamortuetan,
iparra galdurik, egunsentiko argiaren zaindari.
Baina zu hor zaude. Ezin asmatu zu gabe.
Lemarik gabeko barku honetan,
sarritan herrenka daramat bihotza.
Amaigabeko itsasoen artetik,
arima biluzik, hari mehe batetik zintzilik.
Baina badut goizeko aterpea,
zure sabel biluziaren beroan.
Hor asetzen dut nire negarra,
zure besoetan, zure barre lotsagabe horretan.

URKIOLARA JOAN

Urkiolara joan da
Zapatak urrutu
Aite San Antoniok
Barriek eingoituz.
Urkiolara joan
Mañariti gora
Trokotza sartu nauan
Eperditi gora.
San Antonio Urkiolakoa
Neska zaharren azkenengo aukera.
Aite San Antonio
Urkiolakua
Askoren biotzeko
Santu debotoa.
Askok egiten dotzo
San Antoniori
Egun batian joan
Bestian etorri.

AZKEN ROKEROA

Nekez zutitu da kantoiko eskalea,
pattarrez leporaino, sabela haizez betea.
Bi pauso eman orduko erori da lurrera.
Zaborpilak eskaini dio gaueko aterpea.
Hautsezko ardoa zainetan barrena.
Nola lortu bestela eskua luzatzeko kemena?
Arratoiek esnatu dute egun berri batean.
Gorantz begiratu du berriro etsipenetan.
Helburu bakarra dauka bizitza honetan,
Betirako lo hartzea amets gozoetan.
Azken rokeroa.
Kale gorrian dago kitarrajolerik onena.
Denbora gutxi barru akabo rokero zaharrena.