ZURRUNBILO KAOTIKOA ZURRUNBILO KAOTIKOA  


ZURRUNBILO KAOTIKOA

1. USO TXURIAREN INDARKERIA
2. GIZAKIA BAINO GIZAKIAGO

3. DESKONTROLATUAK

4. ARBASOEN LEGEA

5. MALKOAK LEHORTUZ

6. MILA KOLOREDUN GERRA

7. IRRINTZIAREN OIHUA

8. HEREJEA

9. SEXU BIKOIZTASUNA

10. IZARRAK TATUATURIK

11. SEGI ZIRIKATZEN

+ CDROM pista
Imponente pistoletazo de salida para el comienzo de la carrera discográfica del grupo. Grabado en el prestigioso estudio Elkar en Donosti y con una cuidada producción a cargo de Carlos Creator sorprendieron al publico con su original apuesta sonora.
USO TXURIAREN INDARKERIA
Nork esaten du eskua altsata,
akorralaturik ez dela aurkitu,
inpotentzia, beldurra, ikara
ez dituela sentitu gertu inoiz?
Manifestaldi pakezale batean
pakegileak agertzen dira,
bandera txuria esku batean
eta behatzaz gatiluan,
ez ditut ulertzen kontraesan hauek,
pakea nahi badute, zergatik kolpatu
nire burua indarrez?
Pakea indarrez
nork deitzen gaitu giza zaborra
politikaren sakuan sartuz,
uso txuria ta arrano beltza
elkarrekin ikusiko al ditugu inoiz?
Gazte izatearren atxilotzen gaituzte
gure espresabideak debekatzen,
jipoitu ondoren gure onerako dela
barrez esaten dute.
Uso txuriaren indarkeria
hortxe datoz, gerrikoan errepresioa dakarte
eta beren buruei arro deitzen die pakegile,
nik argi ta garbi deitzen diet pakehiltzaile,
zuen pakeak indarkeriaren babesa behar badu,
pikutara pakea, beldurrik ez dago.
GIZAKIA BAINO GIZAKIAGO
Milaka argi izpidun
neska zibernetiko eder bat ezagutzen dut,
nik neuk ikasi nuen programatzen
gizakia baino askoz ere gizakiago.
Milaka ordu inguru,
datu guztiak ikasu ditut buruz,
beti irudi berbera irudikatzen,
ziberdesioa desiatzen,
sormena nigan dago,
zientzia guztia nire kontrolpean dago,
bere seme elektroniko bat nahi dut,
gizakia baino askoz ere gizakiago.
Sormena zoramena,
ziberjainko da nire goitizena,
etorkizuna ari naiz programatzen,
naturaren indarra indargabetzen,
ni naiz ziberjainkoa,
eta zu nere seme birtuala,
zientziak jolastuz bizitza sor dezakezu,
gaurko ziber-zorakeria, biharko gizateria,
milaka urte ta gero,
intelijentzia klonaturik dago,
ziborg txiki madarikatuak datoz,
gizakia baino askoz ere gizakiago,
gizatasuna galdua dezute,
akatsez beteriko gizaki tristeek,
ahastu gizona, orain da geroa,
hemen da ziberjainkoa.
DESKONTROLATUAK
Batzutan ispiluak ez gaitu ezagutzen
begietako adierazpena bait zaigu bortizten,
kostata bada ere behar det aitortu,
batzutan ezin ditut ekintzak kontrolatu,
mundu guztia begira gaztetxoen jokaera,
inpotentziaren aurrean ezinbesteko joera.
Deskontrolatuak gara gazte guztiok.
Norberaren sena gordetzen hasten denean,
itxoiten duen barrena bizitzen hasten da.
Arrazoi ezberdinek barnea askatzen dute,
lo gagoen indarkeria liberatuz,
batzutan eromena gutaz jabetzen da,
senik gabeko egoera mugaezina.
Jatorrizko bulkada gizakontrakoa,
mutil ta neska gazte zeharo erotuak,
deskontrolatuak, gazte guztiok gara.
ARBASOEN LEGEA
Bostehun urte dira bertan joan zirela;
europarrak ameriketan, gurutzean aurrean,
egin zuten zarrazkia, odol zauria,
miloika heriotz eta, orain mendekua,
hil da beldur ixila,
bizirik da, zuhaitzen arteko borroka,
iraultzailea ez da hil.
Denbora ugari igaro da ordutikan,
hemendik urruti suertatu zan,
Euskadi osotik berriro mezu bortitz bat,
ameriketara elkartasuna.
Orain indigenen oinarrizko eskubideak,
berreskra, berreraiki zutabe ta onairriak
kultura, lurraldea berriro lortzeko
iraultza, matxinada, emaiegun gogor.
Campeche, sor dizutena lortu arte
Tabasco, nortasuna gorde betiko
Yucatan, eskubideengatik borrokan
Quintana Roo, elkarrekin Euskadi ta Mexiko.
Beldur ixila, arbaso indigenen legea
kultura, borroka, mendeku nahia...
MALKOAK LEHORTUZ
Hitzak erabiltzen ditugu pentsatzeko
ekintzak, ideiak aurrera eramateko.
Pausoz pauso sasiak baztertuko ditugu
pausoz pauso etorkizuna eraldatuko degu.
Etorkizuna, lanaren izardiz jorratutako bidea
etorkizuna, malkoak lehortu, sua egin dezagun
jarrai dezaiegun geure bihotzeko irrintziei.
Ametsa badago, nahia badago
oraindik bidea dago, herria bizirik dago
inork ez gaitu inork makurraraziko
ezerk, ez gaitu ezerk menperatuko.
Pausoz pauso bidea zutik egingo degu
pausoz pauso itxaropena galtzen ez badegu.
'oye chico, despierta de tu sueño,
sabes que es algon incierto,
y que nunca se cumplirá'
Ta nik esaten dut ez diedala inoiz
nere herriaren ametsei uko egingo,
behin ta berriro lurrera erori arren
burua altsata bait gera jeikiko.
Ta nik bitartean amets egiten dut
ereindako hazien fruituei itxoiten.
MILA KOLOREDUN GERRA
Hiriko hormek hitzegin dezaten,
hizkuntza errebeldean,
gorrotoa marraztu, ekintza bideratu
zure margo subertsiboan,
eraso, delinkuentziaren mugan,
kalean, beti zure erantzuna... ez!
ez! erantzuna
ez! graffitien lema
ez! mila koloredun gerra
zure arma, spray-a, erasotu etsaia
arte bortitz eta zuzenaz,
hitz bakar bat laburtuz,
protesta sinatuz
zure margo subertsiboan,
kalean, margoen protesta,
kalean, margoen ezetza.
IRRINTZIAREN OIHUA
Gau erdiko hortzikara batek
denok gaiut ohartaratzen,
goitik, behetik, otsoak datozte
gose handiz hiltzeko prest.
Ta etxeko neska mutilak
kalera irten dira.
Aitak ta amak esan digutenez
irtetzeko beldur dira,
behin kanpoan harrapatu ezkero,
itzulbiderik ez bait da.
Ta etxeko neska mutilak
kalera irten dira.
Sutan erre, mendiosteko zelaietan ere
gora lurra, basoetan irrintzia oihuka
akelarre txalaparta zeharo eskutuan
nortasun baten oinarri, bizkera bat.
HEREJEA
Bizirik nago erretzen
jainkoaren sutzar honetan.
Kristauen borreroek,
burnixko besoek, inkisizioak
salatu gin nau sorginkeriaz;
bele baten eran hegan egiteagatik
haur jaio berriak sakrifikatzeagatik
euskera satanikoan mintzatzeagatik
deabruarekiko sexu harremanengatik.
Herejea, gurutze bedeinkatuaren etsaia
jainko ez deabruarik ez nituen ezagutzen
fraile biolento inposatzaileak etorri arte
esukal askatasunean hazi nahi nuen
ta horregatik naute bizirik erretzen.
Jainkori ez, federik ez,
sutan egonda ere bizirik erretzen
gezur bedeinkatua, ta madarikatua
boterearen beldurra.
SEXU BIKOIZTASUNA
Hankatartekoa ez da gizona
gizon egiten duena, konplexuagoa da.
Era berean emakumea ere ez da egunero
sentibera izaten, entzun arretaz;
beraz, konbentzionalismo guzti hoiek
ahastu ditzagun guztiok beingoz
norberak bere sexualtasuna nahi bezala
ulertzeko gai izan behar gera.
Guztiok, kontzientziakuntza prozezu
batean beharko ginake murgildu
guztion sexu bikoiztasuna osotasunez
onartzeko gai izan behar gera.
IZARRAK TATUATURIK
Zubi azpiko gizon zaharkituek
bart zera kontatu zidaten;
ibili zirela brigado gorrietan
hor nonbait hiribarrenetan, borrokatuz.
Etxerik ez zutelako,
gosearen mina kentzeko,
zaldun justiziatien modu berean
banatzen ohi zuten legea,
koldarkeria to heriotza jarriaz
balantzaren alde berdintsuetan,
azpimundu, bizimodu, galduetan,
ahastuetan
zorigaitzak nagusitu ez daitezen,
heriotza berari aurre eginez.
Brigada gorriak
heroi ezezagunak, gorroto antolaketa
kaleko heziketa.
Nik esan nien ezin nuela sinetsi
gisa horretako historio ederrak
txikia nintzela kendu bait zidaten
heroienganako fede guztia, derrigortuz.
Agurtzeko besarkatu ninduten
ta a ze poztasuna ikustean,
izar gorri handiak tatuaturik zeuzkatela
lepo atzekaldetan.
SEGI ZIRIKATZEN
Imajinatu zazu momentuu labur batez
ilunean lotua egotea zer den;
oroitzapenak irentsiz, ixiltasuna nagusi
herrimina barnean eta ezin erakutsi.
Amarik ez da exeriko, seme bakar bat
kartzelan badago, herbestean, bakarrean.
Borroka ez daitezen, irainez eta torturaz
dabiltza zigortzen.
Zirikatzen, itzulerari itxoiten
eta azken finean ulertu zer diran
euli txiki batzuk armiarma sarean.
Hortzak estuturik, samina aurpegian
bakardadean, isolaturik.
Eta gure esku dago askatasun bidea
borroka mantentzea, ez galtzea,
itxaropenaren borreo guztiak
jarraitu zigortzen.
Ta orain munduak badaki, hemen gaude
ez gera mugituko, zuk ez duzu etsiko
lagun guztiak euskal herriratu arte.